Gertukoak
AUA BILBAO GALLERY
AUA Bilbao Gallery, benetako Afrikaren erakuslehio
EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI
Bilbon migratzaile izateari utzi eta euren sena erakusteko eta garatzeko espazioa dugu.
-
3:35 min
Migratzaileen krisiak albistegi eta lerro-buru asko bete ditu udara honetan. Bilbora, Donostiara eta Irunera iritsi dira migratzaile asko; eta eurei nola lagundu eta zein baliabide eskaini eztabaida ugari eragin du, eta eragiten du oraindik ere. Gurera etorritako afrikarrei eskainiko diogu tartea, Bilbon migratzaile izateari utzi eta euren sena erakusteko eta garatzeko espaziora egingo dugu bisita.
Artearen munduan berriak diren kolektiboei espazioa eskaini die galeriak. Diziplina desberdinetan erakusten duten berritasuna eta duten autentikotasuna denon eskura jarri, diziplinak uztatu eta era transbertsal batean landu dituzte. Ane Undurraga Arriaga da espazio honen sortzailea, erronka argi batekin zabaldu zituen AUAren ateak.
Galerian Amadulum-en arte plastikoa; Sanba eta AMADU anaien eskultura, emakumeen figurak eta maskarak… aurkituko dugu. Musika ere uztartu du: El Malik, eta Ganflow eta Suñuklan raperoak:
Nortzuk diren azaldu eta kontinentea ezagutu nahi duenaren eskura jarri dute Bilbon, AUA galerian afrikarik ederrena eta adeitsuena aurkitu dugu.