Gertukoak
Irisgarritasuna Iparralde
Itsu izatea ez da oztopo Donejakue Bidean
Andoni Lizeaga-Euskadi Irratia
60 itsu eta 60 boluntario elkarrekin bidea egiten.
-
3:19 min
Frantziako Valentin Haüy elkarteak itsuen mendi ibilaldiak antolatzen ditu. Egunotan, 60 itsu eta 60 boluntario, 120 lagun, ari dira Donejakue bidean barrena. Dax-etik abiatu eta Izuran egin dute geldialdia. Bertan, Iparraldeko Mankomunitateko ordezkariek harrera egin diete.
Mankomunitatean irisgarritasuna lantzen ari dira uneotan. Urruñan egin berri dute inguruko herriko etxeetako funtzioarioen lehen formakuntza saioa eta orain Angelun, Maulen eta Donapaleun ere ikastaroak emango dituzte. Ehundik gora funtzionario trebatuko dituzte.
Ipar Euskal Herrian urtero kaleratzen den irisgarritasunaren barometroaren arabera, eraikin publikoetan hartu dira neurriak baina kalean dago orain erronka. Duela 20 urte izendatu zuten Izura UNESCOko munduko ondare. 200 biztanle baino ez ditu baina urtero 10.000 erromes igarotzen dira herritik, horietako asko elbarriak. Datorren urtean interpretazio zentroa irekiko dute, irisgarritasuna bematuta.