Gertukoak
Elkarlana
Usurbilgo Kabiene coworking-guneak lan egiteko beste modu bat eskaintzen du
EUSKADI IRRATIA | Asier Odriozola
Alor ezberdinetako profesionalek gune berean egiten dute lan. Nork bereari erreparatzen dio batik bat baina lan giro aparta sortzeaz gainera egokitzen denean batak besteari babes ematen dio.
-
3:09 min
Usurbilgo Elhuyarren egoitzaren eraikuntza berean, areto handi batean, argazkilari batek, itzultzaile batek, arkitektu bat baino gehiagok eta beste hainbat profesional autonomok gauza asko partekatzen dituzte: espazioa, denbora, estuasunak, pozak, gastuak, kezkak eta hainbatetan proiektuak ere bai. Hilero diru kopuru bat jartzen dute coworking guneak sortzen dituen gastuei aurre egiteko eta eguneroko martxaren beharrizanak estaltzeko. Ardatz eta erpin asko ditu lan egiteko modu honek baina nagusienen artean daude euskara izatea komunikazio hizkuntza nagusia edo eta halako parekidetasun bat lortzen saiatzea. Gaur gaurkoz gizonezko dira kide gehienak eta horregatik Kabienekin bat egin nahi dutenen artean emakumeen hautagaitzek lehentasuna dute.
Eurek egoki jo dute lan sistema hau gehienetan gogor izaten den hasiera samurtu egiten duelako. Samurragoa izaten ari da inorentzat hastapen urrats sorta hori Usurbilgo udalak martxan jarria duen Hasiz Hezi bekaren eskutik hainbat gastu ordainduta dituelako lehen urtean.
Taldea sendoa da baina irekita daude familia zabaltzeko eta horrekin bat egin nahi duenak esate baterako administrazioa@kabiene.com helbidera idatzi eta eskaera egin lezake.