Itxi

Gertukoak

Yosemiteko paretak

Idoia Rubialek aspaldiko ametsa bete du: Yosemiteko Gran Capitan igotzea

Asier Odriozola

Eskalatzaile gehienek duten ametsa bete du Zumarragako kirolariak. Lanean hiru hilabeteko eten bat egin eta Estatu Batuetara jo zuen Yosemiteko Gran Capitan pareta igotzera. Nose bidea egin zuen.

  • 2:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Idoia Rubial eskalatzailea futbolista izan da urtetan baina orain hamarkada bat anaiaren kirola gustatu eta paretetan gora igotzen hasi zen. Harrezkero, euskal eskaladan erreferentziazko emakumeetako bat bihurtu da, Neskalatzaileak taldearen sortzaile eta horrenbestez emakumeen eskalada sustatzen saiatu dena. Kirol jarduera berriarekin maitemindu eta ametsak ernaldu zitzaizkion, besteak beste, Estatu Batuetara joan eta bertako Yosemiteko Gran Capitan igotzea. Ametsa gorpuzten joan da denbora pasa ahala eta azkenean, lanean hiru hilabeteko etena eginda, mito hori menderatzea lortu du.

Rubialek lau egun behar izan zituen igotzeko, inguruan beste eskalatzaile asko zituelarik. Bere sensazioak partekatu ditu: iristerakoan sentitutakoa, kezkak, beldurrak, erronka. Eta batez ere itzulerakoan geratu zaiona: amets bat bete izanaren gorputzaldia.