Itxi

Gertukoak

Bizkaia berdea

Bilbok estreinatutako bizikleta elektrikoak polemika piztu du

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Bizikleta eta espaloia bateraezinak direla gogoratu du Bilboko Udalak, eta isunak jarriko dizkie arau-urratzaileei. Biziz bizi elkartearen eta hiritarren iritziak ere jaso ditugu.

  • Bilboko bizikleta elektrikoak

    Bizikleta elektrikoak

    3:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaiak eta Bilbok mugikortasun eredu berri baten aldeko apustua egin dute. Ibilgailu gutxiago eta  bizikleta gehiago nahi dituzte. Horretarako pausuak ematen hasi dira jada, datorren urtean gastu-ahalmen handiagoa izango du Bizkaiko Aldundiko mugikortasun sailak; eta Bilbon, bizikleta elektrikoak estreinatu berri dituzte. Dena den, azken egunotan polemika piztu da kalean, besteak beste, bizikleten erabilera okerra dela eta.

Urtarrilerako 450 izango dira bizikleta elektrikoak Bilbon, eta 40 mailegu-puntu. Zerbitzu berriak, hiritar asko erakarri ditu, baina zalaparta ere sortu du: bide gorrian abiadura bizian, bizikleta elektrikoaren gainean pertsona bat baino gehiago, edota jokabide arriskutsuak jasotzen dituzten bideoak zabaldu dira. Alfonso Gil mugikortasun zinegotziak argi hitz egin du: udalak 150 euroko isunak jarriko dizkie espaloian bizikletaz ibiltzen direnei; eta arau-urratzaileek ezin izango dute erabili bizikleten mailegu zerbitzua sei hilabetean. Iker Diaz Letamendi, Biziz bizi Bizkaiko txirrindularien elkarteko bozeramaleak bizikletaren erabilera egokia defendatu du; baina, aldi berean, kritiko hitz egin du.