Itxi

Gertukoak

La Table du Soir

Baionako La Table Du Soir, afari bat baino gehiago

Andoni Lizeaga-Euskadi Irratia

Beharrizana duten pertsonei urtean 10 mila afari eskaintzen dizkien elkarteak 25 urte bete ditu eta inoiz baino beharrezkoagoa dela nabarmendu du .

  • Baionako Le Table Du Soir

    3:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azaroan hasi eta martxora bitarte, 10 mila afari eskaintzen dituzte La Table du Soirreko 140 boluntarioek Saint Bernard auzoan. Elikagaien Bankuak emandako jakiak etxean prestatzen dituzte boluntarioek. 40 lagun izaten doituzte egunero afaltzeko, hotzaldian, 80 izatera ere iristen dira. Beharrizana duten pertsonak dira guztiak, etxerik gabekoak, etorkinak, adinekoak...janari beroa eta konpainia ona estimatzen dutenak.

25 urte bete ditu La Table du Soir elkarteak eta gaur, inoiz baino beharrezkoagoak direla nabarmentzen dute boluntarioek. Bazterketa egoeran dauden pertsonak asko dira eta horregatik, lanean jarraitu nahi dute.

Azaroaren 25erako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean, lasterketa eta ibilaldiak. Izena eman eta elkartea diruz lagundu nahi dutenek aukera dute beharrizana duten pertsonen alde egiteko.