Gertukoak
Adinadin programa
Bertsolariak adinekoen egoitzetan kantari dabiltza bertakoen gozamenerako
Asier Odriozola
Gipuzkoako Aldundiak aurten ere 14 saio antolatu ditu lurraldeko egoitzatan dauden adinekoek bertsoak entzunez eta bertsolariekin harremanetan euren ahalmenak berpiztu ditzaten.
-
3:17 min
Bertsolari gazteago bat eta adinean sartuagoa dagoen beste bat elkartzen ditu programak eta laugarren urtez egoitza ezberdinetan kokatu dituzte bertakoekin harremanetan bertsoak bota, kantatu eta askari bat egiteko. Adin Adin programaren helburu nagusia da lehenago ere bertsolaritza gustuko izan duten eta orain egoitza horietan daudenek pizgarri izan dezaten bisita hori. Bertsolariek badakite nora doazen eta bertako berri jakiten saiatzen dira ondoren adarra jo ahal izateko edo eta egoitza horretako gora beheraren bat kantatzeko.
Adinekoek asko estimatzen dute bisita egunerokotik ateratzen laguntzen dielako eta gainera egun horretan lagun edo senitartekoak joaten zaizkielako. Lizaso, Egaña, Peñagarikano, Agirre... asko dira programa honetan parte hartu nahi izaten duten bertsolariak.