Gertukoak
Donostia
Amara Berri: berritu ala hil
EUSKADI IRRATIA | DAVID BERAMENDI
Donostiako Udalak parte-hartze prozesua jarri du martxan hiriak duen auzorik jendetsuena, Amara Berri, biziberritzeko.
-
Amara Berri auzoa. Argazkia: Mikel Arrazola
3:58 min
Donostiako Udala hiriko auzorik jendetsuena, Amara Berri, nola biziberritu ari da aztertzen. 30.000 bizilagun baino gehiago ditu, baina, itxuraz, auzoa zaharkitua geratu da eta merkataritzak behera egin du. Astoria zinemak desagertu ziren bere garaian, eta beste horrenbeste, autobus geltokia, gizarte-sergurantza eta karneta berritzeko bulegoa. Kontua da, donostiarrak jada ez direla Amara Berrira gerturatzen.
Irtenbideak? Udalak kale batzuk oinezkoentzat bilakatu nahi ditu eta gainera, Arccoren inguruan, bizilagunen topaleku izango den eremua sortu. Errondo eta Bizkaia pasealekuentzat diseinu berria proposatzen da.