Gertukoak
C.E.S. programa
C.E.S. programa, katuen harrapatze, antzutze eta askatze proiektua
Ander Agirregabiria Lasagabaster
Bilboko Udalak aurrera pausu bat eman nahi izan du eta C.E.S. programa martxan jarri du, katuen harrapatze, antzutze eta askatzean zentratzen dena. Dagoeneko 265 katu atzeman dituzte
-
Katuak.
3:12 min
Kaleko katuen kolonien presentziak, batzutan, arazo, eztabaida eta liskarrak eratzen ditu. Asko dira katuen existentzia jada kritikatzen dutenak. Beste zenbaitek, ordea, miauak hartzen dituzte begi-txarrez. Testuinguru honetan, Bilboko Udalak aurrera pausu bat eman nahi izan du eta C.E.S. programa martxan jarri du, katuen harrapatze, antzutze eta askatzean zentratzen dena.
Animalien profesionalek janari lehorra erabili eta 15 minututan kentzen dute, katuen arteko edozein gatazka posible saihesteko. Gainera, zaintzaile orok du dagokion karneta, funtzioak egoki eta identifikatuta betetzeko.
Katu gehien antzutu dituzten zonaldeak segidakoak dira: Basurtu-Zorrotzan 77, 8 koloniatan; Errekalden 73, 6 koloniatan eta Otxarkoaga-Txurdinagan 56, 10 koloniatan.
Animaliak babesteko elkarteek ere garrantzi handia izan dute proiektu honetan, horiek jarri zirelako harremanetan Bilboko kaleko katuen zaintzaile-elikatzaileekin, koordinazioa sustatzeko helburuarekin. Esan beharra dago udalak bere gain hartu dituela albaitarien tratamenduek sortutako gastuak.
Esandako guztia aintzat hartuta, ikusteko dago kaleko katuen kolonien presentzia mugatzeko programa irtenbide egokia den animali eta gizakientzako. Bien bitartean, Bilbok jarraituko du miauen musika edukitzen.