Itxi

Gertukoak

Getxo Antzokia

Bizkaiko bigarren auditoriorik handiena izango du Getxok 10 urteren ondoren

EUSKADI IRRATIA | TAMARA FERRARI

Getxo Antzokia izena du eta kritika ugari piztu ditu 10 urte iraun dutelako obrek eta 50 milioi eurotik gorako kostua izan duelako guztira. Obra faraonikotzat jo dute getxotar askok.

  • Getxo Antzokia

    Getxo Antzokia. Iturria: Bizkaia.hitza.eus

    3:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Musika eskola, 1300 pertsonentzako eserleku hiru auditorio eta hitzaldientzako areto batean banatuta, 1800 lagunentzako lekua, jatetxea, 3 solairuko aparkalekua. Plaza eta ingurua ere urbanizatu eta berritu egin dituzte. Koldo Iturbe Kultura zinegotziak Getxo Antzokian zer-nolako ekitaldiak eta programazioa egingo duten bertan azaldu digu.

Duela 10 urte, 22 milioi eta 7mila metro koadroko proiektua onartu zuten taldeek. Hamarkada baten ondoren, 50 milioitik gorako aurrekontua izan duela salatu du Nerea Guijarrubiak, Getxoko EH Bilduko bozeramaileak. Herritarren artean galdetuta, Getxo Antzokiari ongietorria egiten diote zenbaitek, baina kritika ugari ere entzun ditugu. Kritikak kritika, proiektua gauzatu da. Une honetan garbiketa lanekin ari dira, eta Aste Santua baino lehen zabalduko ditu ateak Getxo Antokiak.