Itxi

Gertukoak

150 alerta urtean

Donostia, denboraleen hiria

DAVID BERAMENDI

Gipuzkoako hiriburua txikitu zuen olatu handien denboralea gertatu zela bost urte beteko dira larunbatean.

  • Denboralea Donostian

    2014ko denboralea. Argazkia: EFE

    3:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostia txikitu zuen olatu handien denboralea gertatu zela bost urte beteko dira larunbatean. Itsasoaren indarrak kalte handiak eragin zituen, besteak beste, Paseo Berrian, Zurriolako espigoian eta hiriko bost zubitan.

Bere kokapen geografikoagatik, Donostiak alerta egoera ugari jasotzen du urtero. Bataz beste, 150 bat alerta egoera. Bereziki, eurite eta uholde arriskuengatik, baina baita olatu handien erruz ere.