Itxi

Gertukoak

Competitive-eco

Berrikuntzak ez du mugarik

Andoni Lizeaga-Euskadi Irratia

Nafarroa, EAE eta Iparraldeko enpresak elkar lanean egitasmoak garatzeko

  • Competitive-Eko

    2:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

2010an hasi ziren Gipuzkoako eta Baionako industria eta merkataritza ganberak elkarlanean BIHARTEAN egituran eta orain, Euroeskualderakin, euskal lurralde guztietako instituzioak elkar lanean hasi dira. Hor da adibidez, Competitive'eko egitasmoan.

Europako funtsek lagundutako egitasmoa da eta berrikuntzan eta I+G-n ari diren 87 enpresek parte hartzen dute. Hiru polotan banatuta dira, adimen artifizialean, osasun berrikuntzan edo fabrikazio aditiboan.

Instituzioen laguntzen berri dute, sortzen diren lehien berri eta, batez ere, sektore esberdinetako profesionalek edo egiturek dituzten beharren berri dute. Behar horiek tokiko ikertzaileek eta berritzaileek asetzea litzateke xedea. Medikuntza sektorean, esaterako, sei osasun publikoren eta pribaturen itzulia egin dute eta eskarien araberako zenbait egitasmo garatu.