Gertukoak
Mahai-jolas zaleak
Mahai-jolasak: gozatzeko, ikasteko eta terapiarako
Beñat Zamalloa Akizu
Trapagaranen hile eta erdiz behin lagun talde bat elkartzen da mahai-jolasetara jolasteko, eta ziur dira gozamenaz gainera, terapiarako eta ikasteko ere baliagarri zaizkiela
-
Jolasak
2:29 min
Trapagaranen hile eta erdiz behin lagun talde bat elkartzen da mahai-jolasetan aritzeko. Jolasaren aitzakia nahikoa dute biltzeko, eta askotariko mahai-jolasak dituzte jolasgai, gehienak azken boladan kaleratu dituztenak. Ziur dira gozamenaz gainera, terapiarako eta ikasteko ere baliagarri zaizkiela.
Hogei bat dira taldean, baina elkartzen diren aldiro hamar bat elkartzen dira. Zarata handirik ez den taberna batean bildu ohi dira, ostiral iluntzez normalean, eta jolasean hasita, bost bat ordu egiten dituzte, bataz beste. Haurrak zirenean baino gehiago gozatzen dutela argi dute, dirurik jokatu gabe, adikziorik sortu gabe eta albo kalterik gabe.