Itxi

Gertukoak

Vista Alegre

Bilboko zezen plazaren erabilera handitzeko eztabaida zabaltzea nahi dute

Olatz Arriola-Bengoa Ortega / Euskadi Irratia

Zezenketak hamar egunez bakarrik daude Vista Alegren,abuztuan, probetxu handiagoa atera dakiokeen azpiegitura da baita afizionatuen iritziz ere eta harekin zer egin erabakitzea premiazko dela diote

  • Vista Alegre Bilbo

    Vista Alegre Bilboko zezen plaza

    3:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste Nagusiaren baitan ospatzen dira zezenketak egun Bilbon, urtean hamar bat egunez. Oso erabilera txikia da halako azpiegitura batentzat. Asier Gezuraga zezenzalea da, eta argi du, plazaren erabilera beste zerbitzu publiko batzuetara zabaldu beharra dagoela azpiegitura gal ez dadin. Zezenak eta beste erabilerak bateragarri direla dio.

Egun plaza kudeatzen duen enpresa kontratua luzatuta ari da lanean, eta bien bitartean Bilboko Udala baldintza plegu berria egiten ari da ondoren esleipena egiteko. Plegu horretan erabilera berriak jasotzeko aukera zabaltzen da.

Oposizioko alderdiek beren proposamenak dituzte, PP da zezenak eta zerbitzu publikoa bateragarriak direla uste duen bakarra, gainontzeko alderdiek zezenak desager daitezen nahi dute.

Gezuragak uste du garaia dela diskurtso antzuak alde batera utzi eta benetako eztabaidari ekiteko, ezin baita halako azpiegitura bat galtzen utzi.