Itxi

Gertukoak

Merkatari elkartea

Bilboko Alde Zaharreko Merkatari Elkarteak 50 urte bete ditu

Euskadi Irratia | Olatz Arriola-Bengoa Ortega

1969an sortu zirenetik erronka askori egin behar izan diote aurre alde zaharreko merkatariek Zazpi Kaleak, eta hurbileko merkataritza bizirik mantentzeko.

  • Alde Zaharreko merkatarien elkartea

    Alde Zaharreko merkatari elkarteak 50 urte bete ditu

    2:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Frankoren diktadurapean 25 lagun bildu ziren Bilboko alde zaharrean, auzoko merkataritza biziberritu nahian. Beste modurik ez eta auzo elkarte gisa sortu behar izan zuten Bilboko Alde Zaharreko Merkatari Elkartea. Hamar urte geroago, 1979an, lortu zuten elkarte profesionalen legeari esker, merkatari elkarte gisa inskribatzea.

Mende erdiko historian hainbat erronkari egin behar izan diote aurre. Hasi Alde Zaharreko peatonalizaziotik, eta uholde, krisi ekonomiko zein kontsumo ohituren aldaketetara.

Etengabeko moldaketan dagoen sektorea da halabeharrez, kontsumitzaileak nahi duenera egokituz.

Asko dira urte hauetan ateak itxi behar izan dituztenak, asko eustea lortu dutenak, kostata izan bada ere. Haiek dira hurbileko merkataritza, kalitatezkoa, eta haiek dira Zazpi Kaleei bizia ematen dietenak.