Itxi

Gertukoak

Bost mende geroago

Elkanoren itzulera, marrazkitan

DAVID BERAMENDI

Irungo Dibulitoon estudioak Malagako Zine Jaialdian estreinatuko du Getariako itsasgizonaren inguruko 'Elkano, lehen mundu bira' animaziozko filma.

  • 'Elkano, lehen mundu bira' pelikula.

    'Elkano, lehen mundu bira' pelikula.

    3:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur hasiko da Malagako Zine Jaialdiaren 22. edizioa. Eta bertan -zehazki, datorren asteko larunbatean- Elkano, lehen mundu bira pelikula estreinatuko dute, Getariako itsasgizonaz Irungo Dibulitoon estudioak egin duen animaziozko film luzea. Marrazki bizidunei musika ipiniz, Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia eta La Oreja de Van Gogh taldea.

Kontua da, Magallanesek hasi eta Elkanok bukatu zuen espedizioa Sevillatik irten zela 500 urte betetzen direla aurten. Bidaia hori eta Elkano bera ezagutaraztea da pelikularen helburua. Euskal Herritik kanpo ez du ia inork Elkano ezagutzen.