Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Publizitatea
Itxi

2019/04/03

14:15

Gertukoak

Australiako emigrazioa

Antipodetan osatutako euskal familia erraldoia

Aritz Agirre | Euskadi Irratia

II. Mundu Gerraren amaieran Nafarroa eta Bizkaitik Australiara joan ziren emigranteek euren ondarea aldarrikatu nahi dute. Haien bizipen eta oroitzapenak ahaztu ez daitezen ari dira lanean.

  • Australiak batu ditu Boomerang Nafarroa elkartea eta Euskal Australiar elkartea.

    Australiak batu ditu Boomerang Nafarroa elkartea eta Euskal Australiar elkartea.

    9:51 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Frankismo betean Bizkaia eta Nafarroako herri txikietatik ia mila lagun abiatu ziren Australiara, lana eta bizimodu hobearen bila. Oso baldintza gogorretan egin zuten lan, batez ere azukre kanaberak mozten, baina baita tabakoa jasotzen, egurra biltzen eta eraikuntzan ere. Igarotako urte gogorrak dituzte gogoan baina, era berean, haien bizitzako urterik alaienak izan zirela diote. Izan ere, euskaldunek familia handia osatu baizuten Australian eta nahikoa irabazi lortu zituzten jaioterrira itzuli eta bizitza hobea eduki ahal izateko, frankismoaren garaian zegoen pobrezia eta lan eskasia gaindituz.

Aldiz, Ameriketako euskal diasporarekin alderatuta, apenas idatzi da ezer Australiara emigratu zuten euskaldunez. Hiru ontzi ezberdinetan emigratu zuten Emú, Kanguro eta Eukalipstus izenez ezagutu ziren bidaiatan. Australiako gobernuak antolatu eta finantzatutako emigrazio bidaiak ziren, Australiak langileak-eskulana behar zuen garaian eta Frakismoak bere isolamendu ekonomikoa gainditu nahi zuen unean.

Boomerang Nafarroa elkartea eta Euskal Australiar Elkartea batu egin dira emigrazio fenomeno hau ezagutzera eman eta haien oroitzapenak berreskuratzeko. Tafallan bi elkarteek antolatutako topaketa bateratua proiektu handi baten lehenengo urratsa baino ez da. Oroitzapenen liburua editatu nahi dute, dokumentala, argazki-erakusketa eta Australiara bidaia antolatua prestatzen ari dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena