Itxi

Gertukoak

Janari sobernakina

Janaria alferrik ez galtzeko aplikazioak interesa piztu du Gasteizen

Euskadi Irratia | Ane Aguirre

Dendek saldu ez dituzten produktuak sarean deskontuarekin eskuragarri jartzen ditu Too Good To Go mugikorrerako aplikazioak. Arrakasta izan du Gasteizen.

  • Too Good To Go aplikazioa Gasteizen

    Too Good To Go aplikazioa Gasteizen

    3:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dendek saldu ez dituzten produktuak sarean deskontuarekin eskuragarri jartzen ditu Too Good To Go (Onegia alferrik galtzeko) mugikorrerako aplikazioak. Ingurumena babestea helburu, zakarrera doazen elikagai kopurua murriztu nahi da. Danimarkako gazte-talde batek sortu zuen ekimena. Orain, Europan barrena milaka erabiltzaile dira eta Gasteizera ere iritsi da.

Hirian hogeina denda eta tabernek parte hartzen dute eta hilabete eskasean hiritarren interesa piztu du. Euskadin, azken datuen arabera, 350.000 tona elikagai zakarrera doaz; biztanleko, 159 kilo. Araban, 52.000 tona janari alferrik galtzen da.