Itxi

Gertukoak

Musika Bandak

Zornotzako Musika Banda: Tradizioak berreskuratu nahian

Olatz Arriola-Bengoa Ortega | Euskadi Irratia

Aritz Labradorren zuzendaritzapean ibilbidea hasi berri du Zornotzako musika bandak. 1903 eta 1976 urteen artean, udal banda izan zen herrian, gaur berriz ere kultur ondare hau sustatu nahi dute

  • Zornotzako Musika Banda. Hilero Zornotzan aldizkaria.

    Zornotzako Musika Banda. Hilero Zornotzan aldizkaria.

    4:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aritz Labrador Musikeneko txistu ikaslea da. Historiako musika lan batean murgilduta zegoela, bere herrian, Zornotzan, XX. mende hasieran udal banda izan zela jakin zuen eta une hartan, kultur ondare hori berreskuratu beharra zegoela erabaki zuen.

Proiektua idatzi, udalean aurkeztu eta gero bandako kideen bila hasi zen. Musika eskolako ikasleak, ikasle ohiak, eta baita banda zaharreko kideak ere, mota guztietako musikariak bildu ditu Zornotzako Musika Bandan. Banden musika sustatzeaz gain, herritarren arteko harremanak ehuntzen ere lagundu nahi baitu bandak.

Larunbat goizetan egiten dituzte entseguak. Estreinaldia ekainean egin dute, eta gogor aritu dira lanean txukun aritzeko.

16 bat lagunek osatzen dute egun banda, baina ateak zabalik ditu, herrian urte luzez presentzia izaten jarraitu nahi duen talde handi eta osoago bat bihurtze aldera.