Itxi

Gertukoak

Museo birtuala

Lasarte-Oriak ez du Antonio Mercero ahazten

DAVID BERAMENDI | Euskadi Irratia

Bere jaioterriak Antoniomercero.eus web orria inauguratu du, zinegilearen biografia eta lana laburbilduz.

  • Antonio Mercero zinegilea.

    Antonio Mercero zinegilea.

    3:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoan, Lasarte-Oriako Udalak 'Antonio Mercero Museo Birtuala' inauguratu berri du. Bertan, Antoniomercero.eus web orrian, 'La cabina' filma eta 'Crónicas de un pueblo', 'Verano azul' edota 'Farmacia de guardia' telesail ezagunak egin zituen zinegile gipuzkoarraren biografia eta lana jasotzen da. Besteak beste, argazki, audio eta irudi digilaten bitartez.

Antonio Mercero duela urtebete hil zen. Bere bizitzan zehar, sari ugari irabazi zituen: Emmy, Ondas, Ohorezko Goya eta Donostiako Urrezko Danborra. Orain, Antoniomercero.eus da Lasarte-Oriaren azken aitortza.