Goiz kronika asteburua
Goiz Kronika
Abortua izango dute hizpide Providaren manifestazioa aitzakia hartuta
Joxe Juan Ugaldek zuzenduta, larunbatean, mahai ingurua egingo dute 'Goiz Kronika'n abortuaren inguruan, eta SOS Arrazakeriak martxan ipini duen Bizilagunak kanpainaz hitz egingo dute igandean.
Joxe Juan Ugaldek zuzenduta, 'Goiz Kronika Asteburuan' saioak egunak eta asteak eskatzen dituen elkarrizketa, tertulia eta analisiak eskaintzen dizkigu. Larunbat honetan, goizean goiz, Providak Madrilen egingo duen manifestazioa aitzakia hartuta, abortuaren gaineko mahai ingurua egingo dute Jexux Mari Mujika etika irakaslearekin, Saioa Iraola Bilgune Feministakoarekin eta Juan Bald Gipuzkoako Provida-Bizitzaren Alde elkarteko kidearekin.
Igandean, berriz, Madiagne Diage Ermuan bizi den senegaldarrarekin hitz egingo dute. SOS Arrazakeria elkarteak bertako eta kanpoko familiak bazkari baten inguruan elkartzeko egingo duen Bizilagunak kanpaina aitzakia moduan hartuta hitz egingo dute Madiagnerekin.