Itxi

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Ongi etorri errefuxiatuak Gernika 2017, Brexita eta Trump, 'Goiz Kronika'n

G.U. | ERRDAKZIOA

Ongi etorri errefuxiatuak Gernika 2017 ekimeneko antolatzaile Itziar Fernandezekin hitz egingo dugu. Gainera, Idurre Eskisabel eta Xabier Gurrutxaga izango ditugu solaskide tertulian.

Ardatz bat baino gehiago izango du 'Goiz Kronika' saioak asteburuan. Joxe Juan Ugaldek gidatutako saioan, Ongi etorri errefuxiatuak Gernika 2017 ekimena ezgautuko dugu, Brexitaz ariko gara eta Donald Trumpen gobernuaren lehen 100 egunen balorazioa egingo dugu.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia. 08:00etan izango da albistegi nagusia, eta Itziar Fernandezekin, Ongi etorri errefuxiatuak Gernika 2017 ekimeneko antolatzaileetako batekin hitz egingo dugu. 08:30ean, solasaldian, Idurre Eskisabel eta Xabier Gurrutxaga izango dira iritzi-emaileak. Europar Batasuneko estatu eta gobernuburuek goi bilera egingo dute Bruselan Brexitari buruzko negoziazioak martxan jartzeko, eta gai hori aztertuko dugu. Bestalde, Donald Trumpek 100 egun daramatza Etxe Zurian, eta horren balorazioa ere egingo dugu.

Igandean, 07:00etan hasiko da albistegia. Albistegi nagusia, berriz, 09:00etan gidatuko du Joxe Juan Ugaldek.