Goiz kronika asteburua
Asteburuan
Bidezko Merkataritzaren Eguna eta Herri Urrats, asteburuan, 'Goiz Kronika'n
G.U. | ERRDAKZIOA
Larunbatean, David Ziganda OCSI Lankidetza eta Elkartasunerako Nazioarteko Erakundearen Nafarroako kidearekin hitz egingo dugu. Igandean, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria izango dugu.
Bidezko Merkataritzaren Egunari eta Herri Urratsi egingo die tarte nabarmena, asteburuan, 'Goiz Kronika' saioak. Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen saioan, Alderdi Laboristak bere hauteskunde programan Erresuma Batuko argindar eta tren konpainiak nazionalizatzeko proposamena sartu izanaz arituko dira aste honetan Jexux Mari Mujika eta Xabier Gurrutxaga solaskideak.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia. 08:00etan izango da albistegi nagusia. 08:30ean, solasaldian, Xabier Gurrutxaga eta Jexux Mari Mujika izango dira iritzi-emaileak. Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunari begira jarriko gara, eta David Ziganda OCSI Lankidetza eta Elkartasunerako Nazioarteko Erakundearen Nafarroako kideari egingo diogu elkarrizketa. Erresuma Batuko Alderdi Laboristak argindar eta tren konpainiak nazionalizatzeko proposamena bere hauteskunde programan sartu izana ere izango dute hizpide solaskideek.
Igandean, 07:00etan hasiko da albistegia. Albistegi nagusia, berriz, 09:00etan gidatuko du Joxe Juan Ugaldek. Herri Urrats jaia egingo dute igandean bertan Senpereko aintziran, eta Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria elkarrizketatuko dugu.