Itxi

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Frantziako hauteskundeak, Araba Euskaraz eta Sare, 'Goiz Kronika'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Frantziako hauteskundeei, Rajoy-Macron bilerari eta Sareri begiratuko diegu Idurre Eskisabel eta Begoña Erraztirekin. Gure Esku Dagoren galdeketek eta Araba Euskarazek ere izango dute tartea.

  • Argazkia: Sare

    Argazkia: Sare

Sareren hirugarren urteurrena, Frantzian legebiltzarra aukeratzeko hatueskundeak, Rajoy-Macron bilera, Araba Euskaraz eta Gure Esku Dago ekimenak Nafarroan egingo dituen galdeketak izango ditu gai nagusi asteburuan, 'Goiz Kronika' saioak. Joxe Juan Ugaldek larunbatan gidatzen duen albistegiko solasaldian Idurre Eskisabel eta Begoña Errazti izango dira aste honetan.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia. 08:00etan izango da albistegi nagusia, eta SAREko Inaxio Oiartzabali egingo diogu elkarrizketa. SAREk hiru urte bete ditu, eta larunbatean, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak izango dira. Goizean, Gasteizen, lan munduko IREKI ekimenaren eskutik; arratsaldean, Donostian, SAREk deituta. 08:30ean, solasaldian, Idurre Eskisabel eta Begoña Errazti arituko dira, besteak beste, Frantziako hauteskundeez, Rajoy-Macron bileraz eta Sarez.

Igandean, 07:00etan hasiko da albistegia. Albistegi nagusia, berriz, 09:00etan gidatuko du Joxe Juan Ugaldek. Gure Esku Dagok 24 galdeketa egingo ditu Nafarroan. 27 mila herritar daude botoa ematera deituta. Beratik zuzenean ariko gara, galdeketen hasiera ekitalditik. Gainera, Bastidan ospatuko duten Araba Euskarazi begira ere egongo gara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz