Goiz kronika asteburua
Asteburuan
Kataluniako independentzia deklarazioaz eta 155. artikuluaz 'Goiz Kronika'n
Joxe Juan Ugaldek Felix Arrieta eta Mikel Izagirre izango ditu solaskide.
Asteburu honetan ere, Kataluniara begira izango da 'Goiz Kronika' albistegia. Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen solasaldian, Felix Arrieta eta Mikel Izagirre izango ditugu, Kataluniako independentzia deklarazioa eta Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren ezarpena hizpide hartuta.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, eguneko berri nagusien errepasoarekin. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia. 08:30ean, solasaldian izango dira Felix Arrieta eta Mikel Izagirre.
Igandean, 07:00etan hasiko da lehen albistegia, eta 09:00etan, berriz, albistegi nagusia.