Goiz kronika asteburua
Asteburuan
De Miguel kasuko epaiketaz eta pentsioez, 'Goiz Kronika'n
Begoña Errazti eta Mikel Izagirre izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Gainera, Donostiako Danborrada entzungo dugu zuzenean.
Larunbatean, De Miguel kasuko epaiketaz eta pentsioez hitz egingo dugu 'Goiz kronika' saioan. Begoña Errazti eta Mikel Izagirre izango ditu solaskide Juxe Juan Ugaldek. Gainera, San Sebastian eguna izaki, Donostiako danbor soinuak entzungo ditugu zuzenean.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, eta Donostiara joko dugu zuzenean, Danboradaren berri emateko. Eguneko berri nagusien errepasoa ere egingo dugu. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia eta 08:30ean, berriz, solasaldian izango dira Begoña Errazti eta Mikel Izagirre.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu. Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.