Goiz kronika asteburua
Asteburuan
Martxoaren 3az, pentsioez, Kataluniaz eta Ertzaintzaz, 'Goiz Kronika'n
Larunbatean, Felix Arrieta eta Mikel Izagirre izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Igandean, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta KEM-MOC taldeek martxan jarritako kanpainaz ariko gara.
Larunbata martxoaren 3a izanik, 1976ko Gasteizko sarraskia oroituko ditugu 'Goiz Kronika' saioan. Gainera, Kataluniaz, pentsioez eta Ertzaintzaren protestez ere ariko da Joxe Juan Ugalde Felix Arrieta eta Mikel Izagirre solaskideekin.
Igandean, bestalde, Ongi Etorri Errefuxiatuak (Bizkaia) eta KEM-MOC-ek (Bilbo) talde crowfunding kanpaina abiatu dute Euskal Herriko arma ekoizpena eta arma horiek eramateko Bilboko portuaz egiten den erabilera salatuko duen dokumentuala finantziatzeko. Joseba Sanz 'Gerra hemen hasten da' batzordeko kideari egingo diogu elkarrizketa.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan hasiko da albistegi nagusia, eta 08:30ean, berriz, solasaldian izango dira Felix Arrieta eta Mikel Izagirre.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu, eta 'Gerra hemen hasten da' batzordeaz hitz egingo dugu Joseba Sanzekin. Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.