Itxi

Goiz kronika asteburua

Asteburuan

Dispertsioa, terrorismoaren biktimak eta Kolonbiako hauteskundeak, 'Goiz Kronika'n

Larunbatean, Begoña Errazti eta Xabier Gurrutxaga izango ditu solaskide Joxe Juan Ugaldek. Igandean, UNESCO Etxeko Jessica Dominguez eta MET Communityko Arantza Arrutirekin hitz egingo dugu.

Asteburu honetan, gai ugari jorratuko ditu 'Goiz Kronika' saioak. Larunbatean, Bilbon biktimen alde egingo duten ekitaldia, Xabier Reyren heriotza salatzeko egingo duten manifestazioa eta Urkulluk Jean Claude Junkerri aurkeztutako txostena izango dituzte hizpide Begoña Errazti eta Xabier Gurrutxaga solaskideek, Joxe Juan Ugalde gidari dutela. Igandean, bestalde, Terrorismoaren biktimen Europako Egunari begiratuko diogu, baita Kolonbiako hauteskundeei ere. Gainera, UNESCO Etxeko Jessica Dominguezekin eta MET Communityko Arantza Arruti Euskadiko koordinatzailearekin hitz egingo dugu.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan hasiko da albistegi nagusia, eta 08:30ean, berriz, solasaldian izango dira Begoña Errazti eta Xabier Gurrutxaga.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak. 09:00etan, berriz, albiste nagusien errepasoa egingo dugu, eta UNESCO Etxeko Jessica Dominguezekin eta MET Communityko Arantza Arruti Euskadiko koordinatzailearekin hitz egingo dugu. Izan ere, Nazio Batuen Eralkundearen eskutik, 2015ean garapen iraunkorraz egindako goi bileran 2030erako onartu zen agendako 5. helburua zen "genero berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea". Jarraian, erreportajeen tartea izango dugu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia