Goiz kronika asteburua
Goiz Kronika, asteburuan
Salestarretako sexu-abusu salaketak, Venezuela eta Katalunia, 'Goiz Kronika'n
Larunbateko solasaldian, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.
-
Deustuko salestarren ikastetxea. Argazkia: Wikipedia
Deustuko salestarretan salatutako sexu-abusuak izango ditugu hizpide asteburuan 'Goiz Kronika' saioan, eta Venezuelari eta Kataluniari begira ere egongo gara. Solasaldian, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak; 09:00etan, berriz, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.