Goiz kronika asteburua
Goiz Kronika, asteburuan
Martxoaren 3ari begira, asteburuan, 'Goiz Kronika'n
Larunbateko solasaldian, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.
-
1976ko martxoaren 3an Gasteizen eraildako langileen argazkiak.
1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakari lazgarriak izango ditugu gogoan asteburuan 'Goiz Kronika' saioan. Solasaldian, Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek, eta martxoaren 3az gain, 78ko sanferminetako gertakariak, Arzalluz eta martxoaren 8ko greba feminista izango ditugu hizketagai.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Begoña Errazti eta Jexux Mari Mujika.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak; 09:00etan, berriz, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.