Itxi

Goiz kronika asteburua

'Goiz Kronika', asteburuan

Jon Santxez Korrikaren komunikazio taldeko kidea, 'Goiz Kronika'n

Larunbateko solasaldian, Xabier Gurrutxaga eta Mikel Izagirre izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.

  • Korrikako irudi bat

    Korrikako irudi bat

Jon Santxez Korrikaren komunikazio taldeko kidea elkarrizketatuko du Joxe Juan Ugaldek igande honetan, Korrikaren amaiera dela eta. Gainera, larunbateko solasaldian, Xabier Gurrutxaga eta Mikel Izagirre izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek, euskal presoen elkartasun sarearen aurkako epaiketaz, transferentzien negoziazioen borrokaz eta Korrikaz aritzeko.

Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Xabier Gurrutxaga eta Mikel Izagirre gonbidatuekin.

Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak, eta bigarren albistegi horren ostean izango da Jon Santxezen elkarrizketa; 09:00etan, berriz, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia