Goiz kronika asteburua
Apirilak 27-28
Hauteskundeei, San Prudentziori eta Nafarroaren Egunari begira, 'Goiz Kronika'n
Larunbateko solasaldian, Begoña Errazti eta Felix Arrieta izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek.
-
2018ko San prudentzio jaiaren irudi bat. Argazkia: EiTB
Hauteskundeei, San Prudentziori eta Nafarroaren Egunari begira egongo gara asteburu honetan 'Goiz Kronika' albistegian. Larunbateko solasaldian, Begoña Errazti eta Felix Arrieta izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek, hauteskundeez, Eskoziaz eta txaleko horiez aritzeko.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia eta 08:30ean arituko dira solasean Begoña Errazti eta Felix Arrieta gonbidatuekin.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak, eta Espainiako Gorteetarako hauteskundeei, Baigorrin egingo dute Nafarroaren Egunari eta Arabako zaindari San Prudentziori eskainitako jaiari eskainiko diegu tartea; 09:00etan, berriz, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.
IA