Goiz kronika asteburua
Goiz Kronika, ekainak 15-16
Hego Euskal Herriko udalen osaketari eta Araba Euskarazi begira, 'Goiz Kronika'n
Larunbateko solasaldian, Eneko Bidegain eta Xabier Gurrutxaga izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek. Igandean, Araba Euskarazeko koordinatzaile Alaitz Amundarain elkarrizketatuko dugu.
-
Araba Euskarazeko aurkezpeneko irudia
Hego Euskal Herriko udalen osaketari begira egongo gara 'Goiz Kronika' albistegian. Larunbateko solasaldian, Eneko Bidegain eta Xabier Gurrutxaga izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek, eta, udalen osaketaz gain, Espainiako presidentea aukeratzeko eta gobernua osatzkeo prozesuaz eta epai zain gelditu den 'proces'az ariko dira. Igandean, gainera, Arab Euskarazeko koordinatzaileAlaitz Amundarain elkarriketatuko dugu.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia, eta 08:30ean arituko gara solasean Eneko Bidegain eta Xabier Gurrutxaga solaskideekin.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak 09:00etan, berriz, Araba Euskarazi buruzko elkarrizketa izango dugu, eta, ondoren, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak izango ditugu.