Goiz kronika asteburua
Goiz Kronika, ekainak 29-30
Sanchezen eta Chiviteren inbestidurez, 'Goiz Kronika'n
Larunbateko solasaldian, Begoña Errazti eta Felix Arrieta izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek. Igandean gainera, Irungo Alardeari begira egongo gara.
-
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Nafarroako gobernuaren osaketa, Pedro Sanchezen izendapena eta Estatutu berria izango ditugu hizpide 'Goiz Kronika' albistegian. Larunbateko solasaldian, Begoña Errazti eta Felix Arrieta izango ditu bidelagun Joxe Juan Ugaldek. Pedro Sanchezen eta Maria Chiviteren inbestidurak izango dituzte hizpide, baita Jaurlariztaren aurrekontuak eta estatutu berria ere. Igandean, gainera, Irungo Alardeari begira egongo gara, eta Pizti Larrañagari elkarrizeta egoingo diogu, gorputz hezkuntzako 260 irakaslek aste honetan egin duten batzarraz.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia, 08:00etan abiatuko da albistegi nagusia, eta 08:30ean arituko gara solasean Begoña Errazti eta Felix Arrieta solaskideekin.
Igandean, 07:00etan eta 08:00etan izango dira albistegiak 09:00etan, berriz, Pizti Larrañagaren elkarriketa izango dugu, eta segidan, erreportajeak eta zientzia eta teknologiari lotutako gaiak .