Itxi

Efemerideak

EFEMERIDEA APIRILAK 12

Josephine Baker, dantzari, antzezle, abeslari eta artista handia

Parisen korista hasi zen La Reveu Négre ikuskizunean. Frantzian oso estimatua, artistaz gainera, II. Mundu Gerran errefuxiatuak laguntzen aritu zen.

  • Josephine Baker dantzaria, ikuskizun batean

    Josephine Baker. Argazkia: Wikipedia.

    4:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Musikaren eta dantzaren ikono izan zen Josephine Baker (Saint Louis, Missouri, 1906ko ekainaK 3 - Paris, 1975eko apirilak 12), XX. mendean.

Googlek urteurrenak gogoratzen egiten dituen doodle irudia ere eskaini zion! Tamalez, 68 urterekin hil zen 1975ean, Josephine Baker artista handia. Broadwayn lehenengo aritu zen beltzen abesbatzan kantatu zuen eta handik Parisera egin zuen. Han hasi zuen bere ibilbide profesionalaren abentura handia, baina ez zuen inoiz ahaztu beltza zela eta bere jaioterria horregatik zela gutxietsia. Hala ere, eskubide zibilen alde aritu zen han ere. 1963an Martin Luther Kingen ondoan diskurtsoa eman zuen Washingtonen, 100.000 lagunen aurrean.