Goiz kronika asteburua
Goiz Kronika
Jokin Azkue: "Deialdiei eusteko modu bakarra ahozko probak euskaltegiek egitea da”
Euskara mailak egiaztatzeko prozesuak berrabiarazi dituzte Barakaldoko BEC-en, eta horretaz mintzatu da Jokin Azkue HABEko zuzendaria Euskadi Irratian.
-
HABEko azterketak egiten ari dira BEC-en
6:37 min
Aurten, ez da ahozko azterketa ohikorik izango euskaltegitik doazenentzat, eta erabaki horrek zeresana eman du. Jokin Azkue HABEko zuzendariak Goiz Kronikan adierazi du ziurtagariak lortzeko eskaera "ikaragarri" handia zela, eta horren aurrean, "lehentasunezkotzat" jo dute bi deialdiak egitea. "Horretarako modu bakarra ahozko probak euskaltegietan balioztatzea izan da", esan du Azkuek.
Euskaltegietan egindako ahozko froga horiek HABEren eskura jarri direla ere azpimarratu du Azkuek eta aurtengoa salbuespena dela.