Itxi

Efemerideak

EFEMERIDEA: EKAINAK 21

"Nork dio beldurra Virginia Woolfi” filma estreinatu zen 1966an

1962an  Edward Albeek idatzitako antzezlana dauka oinarrian "Nork dio beldurra Virginia Woolfi” filmak. Elizabeth Taylor eta Richard Burton aktoreek antzeztu zuten 1966an.

  • Virginia Woolf idazlea

    Virginia Woolf. Argazkia: Wikipedia

    4:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izen bereko antzezlanean oinarritutako filmak ez du Virginia Woolf (Londres, 1882ko urtarrilak 25 - Rodmell, 1941eko martxoak 28) idazle britaniarrarekin zerikusirik. Aitzakia besterik ez da izan XX. mendeko modernismo literarioaren eta feminismoaren errefenteaz hitz egiteko.

Kontzientzia-jarioaren teknikaren erabileran aitzindari izan zen Woolf eta euskarara bere hainbat lan ekarri dira. Horietako bat "Gela bat norberarena" (Consonni, 2013). Itzulpena Maria Colera Intxaustik egin zuen. Colerak dioen bezala, "Woolf askotan hasten zen pentsatzen, filosofatzen, eta ondoriora iristen zen orden jakin batean eta euskaraz ere orden hori errespetatzen saiatzen nintzen, objektua aurrera ekarri gabe...".

Virginia Woolfek emakumeen askatasun ekonomikoa aldarrikatzen zuen, era autonomoa jardun ahal izateko.

Bere buruaz beste egin zuen, 59 urterekin. Bere senarrari idatzi zion agur-gutuna entzun daiteke hemen.

Efemeride hau osatzen lagundu digu Maria Colera Intxausti itzultzaile (feminismoan, filosofian eta artean espezializatua) eta interpreteak.