Itxi

Efemerideak

EFEMERIDEA: UZTAILAK 20

Katherine Johnson: Apolo 11 ilargira iristen lagundu zuen matematikaria

1969ko uztailaren 16an atera eta 4 egunera ilargia zapaldu zuen Neil Amstrong astronatuak; besteak beste, Katherine Johnsonen kalkulu matematikoei esker.

  • Katherine Johnson

    Katherine Johnson. Argazkia: Wikipedia

    5:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ilargitik ibiltzea lortu zuen Neil Amstrong astronautak 1969, Apolo 11 misioak lortu baitzuen ilargira iristea. Tripulazio hark lortutakoaren atzean emakume afroamerikar talde baten, baina batez ere, Katherine Johnsonen (White Sulphur Springs, Mendebaldeko Virginia, AEB, 1918ko abuztuak 26 - 2020ko otsailak 24a) lana egon zen. Matematikari afroamerikarra NASAren misio espazialetan aitzindaria izan zen. Ezkutukoak, edo “Hideen figure” filmak jaso zuen Johnsonen lana. NASAren artikulu zientifiko esanguratsuenen egilea da eta Askatasunaren domina presidentziala jaso zuen Obamaren eskutik 2015ean. Giza kalkulagailua deitu zioten kalkuluak egiteko zuen abileziagatik.