Itxi

Goiz kronika asteburua

ERREPORTAJEA

Eneko Etxeberria: “Borrokan jarraituko dugu anaiaren kasua ahanzturan ez geratzeko”

EUSKADI IRRATIA

Behartutako Desagertzeen Nazioarteko Egunean, Joxe Migel Etxeberria 'Naparra'ren anaiarekin hitz egin dugu. 40 urteren ondoren, “kezka” eta “ezinegona” sentitzen dutela esan du.

  • Eneko Etxeberria, Joxe Migel Etxeberria 'Naparra' zenaren anaia.

    Eneko Etxeberria, Joxe Migel Etxeberria 'Naparra' zenaren anaia.

    4:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Behartutako Desagertzeen Nazioarteko Eguna da gaur, eta Foru Sozial Iraunkorrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bere egin dezala egun hau. 2011n egin zuen Nazio Batuen Erakundeak egun hau ofizial, eta Foru Sozial Iraunkorrak hiru urte daramatza ospatzen. Jaurlaritzari ofizial egiteko eskatu diote, Torturaren biktimak gogoratzeko egiten den bezala.

Euskal Herriko bortxazko desagertze kasurik ezagunenetako bat Joxe Migel Etxeberria Naparrarena da. Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen, eta 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz. Naparraren bahiketa eta hilketa Batallon Vasco Españoleko kideek hartu zuten bere gain, baina 40 urtean ez da haren gorpuzkinik agertu.

Ezjakintasun horrek “nekea” eta “egonezina” sortzen duela adierazi du Eneko Etxeberriak, Naparra zenaren anaiak. 2016an Auzitegi Nazionalak kasua berriro ireki zezan lortu zuten. Iñaki Errazkin kazetariari estatu terrorismoarekin lotutako informatzaile batek Naparraren gorpua egon zitekeen bi leku seinalatu zizkion. Indusketa bi leku horietako batean egiteko baimena lortu zuten hasieran, baina ez zuten bertan aurkitu. Bigarren baimena 2018ko maiatzean lortu zuten, baina bi urte eta erdi daramatzate lanak noiz hasiko zain.

Ahanzturan ez geratzeko borrokan 40 urte daramatzatela dio anaiak, eta horretarako bi proiektu martxan daudela. Batetik, Iñaki Alforja eta Iban Toledo Bolante Baten historia dokumentala egiten ari dira, eta bestetik, Naparra, caso abierto izeneko liburua idazten ari da Jon Alonso idazlea.