Itxi

Efemerideak

Efemeridea urriak 4

Martin Ugalde: Euskaldun nekaezina

2004ko urriaren 4ean hil zen Martin Ugalde. Kazetaria, idazlea, politikaria, ekintzailea... Erbestean zein Euskal Herrian, langile nekaezina izan zen duela 16 urte hil zen Martin Ugalde.

  • Martin Ugalde.

    Martin Ugalde.

    5:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urriaren 4an, euskaldun ekintzaile bat gogoratu behar dugu: Martin Ugalde. Euskal Herriaren historia hertsiki lotua dago Martin Ugalderenarekin. Gerra zibila, erbestea Venezuelan, lehen Eusko Jaurlaritzako kide, Euskaldunon Egunkariaren sortzaile eta ondoren auzipetu... hori guztia gertatu zen Martin Ugalderen bizitzan eta, aldi berean, hamarkada horietan egindako kazetari zein literatur lanak dozenaka dira. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariarekin gogoratu dugu Martin Ugalde, bere heriotzaren hamaseigarren urteurrenean.