Itxi

Goiz kronika asteburua

Pobreziaren aurkako eguna

Garazi Ojanguren: "Gizarte zerbitzu eta etxebizitza sistema sendo bat behar ditugu"

Pobreziaren aurkako Nazioarteko egun honetan, Garazi Ojanguren, Bilboko Lehen Urratsa proiektuko gizarte langilea eta Bizitegi Elkarteko kidea izan dugu Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.

  • Etxerik gabekoentzako oheak eskaini ziren pandemia hasieran.

    Etxerik gabekoentzako oheak eskaini ziren pandemia hasieran.

    6:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemiak pobrezia areagotu duela baieztatu digu Garazi Ojangurenek eta horren aurrean "zein errealitate dugun eta zein baliabide ditugun" jakitea ezinbestekoa dela adierazi du. Egun Bilbon bertan, konfinamendu garaian aterpe, kiroldegi edo bestelako eraikinetan babesa hartu zuten 450 pertsonetatik 250 artatzen jarraitzen dutela esan du. Gainera, hauen errealitatea ezagututa, hauen premiak asetu eta etorkizun bat izateko aukerak aztertzen dituzte. Era berean nabarmendu du ezin dela pandemia izan horrelako etxegabeen errealiatea bistaratzeko aitzakia eta egoera hau iraultzeko etxebizita sistema sendoa eta gizarte zerbtizuen sistema sendoa izatea aldarrikatu du.