Goiz kronika asteburua
EFEMERIDEA
1994tik ospatzen da azaroaren lehenean beganismoaren mundu eguna
Munduan Beganismoaren eguna da gaur… eta gaiari tartea egin nahi izan diogu "Goiz Kronika"ko efemerideen tarte honetan
-
Barazkiak, beganismoaren oinarria
5:02 min
Beganismoa animaliarenganako errespetuan oinarritutako bizimodua eta filosofia da. 1944an sortu zen Ingalaterran. Beganismoak antropozentrismoa, alegia, gizakia ororen gainetik jartzea arbuaitzen du.
Maialen Sagues NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboko bozeramaileak eman dizkigu azalpenak efemeride honetarako. Baina beganoa izatea hori baino gehiago dela gaineratu du. Janzkerari dagokionez, ez dute animaliengan jatorria duten ehun edo kosmetikorik erabiltzen. Kotoizko arropak edota ehun sintetikoak hobesten dituzte. Horiek guztiak aztergai gaurko efemeridean.