Goiz kronika asteburua
Azaroak 22
Oskorri: 5 urte, euskal musikagintzaren erreferente baten agurretik
2015eko azaroaren 22an eman zion amaiera Oskorrik 45 urteko ibiliari musika munduan. Gure memoria kolektiboan hamaika kantu utzi dituen taldeari erreparatu diogu efemeridean.
-
Oskorriren agur kontzertuan, Natxo de Felipe
7:34 min
“Aita semeak”, “Guretzat”, “Violetaren martxa”, Gora ta gora beti”, “Gaztelugatxe” edota Euskal Herrian Euskaraz”... asko eta asko dira Oskorrik zabaldutako doinuak.
Euskal abestigintzan hizki handiz idatzita geratu den taldea Arriaga antzokian emandako kontzertu baten bidez agurtu zen 2015eko azaroaren 22an. Taldearen ibilbideari erreparatu dio Joxe Juan Ugalde lankideak, kantu ezagunen laguntzaz.