Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA-PERNANDO BARRENA

Barrena: "Oztopoek agerian utzi dituzte Arginegingo giza-eskubideen urraketak"

EUSKADI IRRATIA

Europako Parlamentuko ezkerreko alderdien ordezkaritza bat Kanaria Handian, Arguineguingo portuan izan da. Tartean, Pernando Barrena, EH Bilduko eurodiputatua. Ezin izan dute ordea euren lana burutu.

  • Arguineguineko portuan, migratzaile ugari.

    Arguineguineko portuan, migratzaile ugari.

    8:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pernando Barrenak, EH Bilduko eurodiputatuak, Goiz Kronikaren deiari erantzunez adierazi du, "oztopoak jarri dizkietela" eta "ezin izan dutela migrarien kanpalekuetan sartu, giza eskubideekin bat datozela bermatzeko". Horrek, "beldurra" ematen diela nabarmendu du du, izan ere "sartu ezinak areagotu egiten du gure kezka eta ematen du ez dutela bisitari edo lekuko molestorik" nahi. 

Gisa honetako egoeren aurrean, Espainiako bane eta migrazio ministroek iragarri dute migratzaile horiek sorlekura itzularaziko dituztela. Bada, Barrenak adierazi du "migrariak ez datozela borondatez, gerra edo goseteetatik ihesi" baizik. Europar migrazio politikekiko kritiko agertu da, izan ere orain arte "Europak indarrean dituen politikek herrialdeak itzulera horiek onartzera bideratzen dituztela salatu du, jarrera xenofoboak azaltzen dituzten herrialdeak erantzule eginez.

Barrena, Eurodiputatua izaki, Brexit-ari buruz ere galdetu diogu Goiz Kronikan. Brexit gogorra "albiste kaxkarra" litzatekeela adierazi digu, harreman komertziala kaltetu  dezakeelako. Bere hitzetan "deskontrola sortu edota kaltetu egin dezake Britainia Handiarekin dugun akordioa", besteak beste automozioa aipatuz. Gure mugaz haratago, Brexit gogor batek Irlandarako izan dezakeen "eragin txarra" ere nabarmendu nahi izan du EH Bilduko Eurodiputatuak, sektore atzerakoienen posizioak indartu ditzakeelakoan.