Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA - ARATZ IMAZ

"Azaro hasieratik ez dugu Aweten berririk, gerra lehertu da eta kezkatuta gaude"

Awet Gebremedhin txirrindulari eritrear idiazabaldarra da. Aratz lagunak Azaroaren bigarrenean hitz egin zuen azkena Awetekin eta ordutik ez dute bere berririk. Senide eta lagunak oso kezkatuta daude.

  • Awet Gebremadhin, etiopiako txirrindulari idiazabaldarraren bila ari dira lagunak.

    Awet Gebremadhin, etiopiako txirrindulari idiazabaldarra

    6:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aratz Imaz idiazabaldarrak kontatu digu nola ezagutu zuen Awet Gebremedhin txirrindulari eritrearra. 2017an hasi eta iaz Giroan parte hartu zuen txirrindulariaordea, urriaren 21ean Etiopiara joan zen, emaztearengana eta semearengana.

Azaroaren bigarrenean hitz egin zuten berarekin azkenengoz. Dokumentu batzuk bidaliko zizkiola erantzun bazion ere, astebetera bere berririk izan ez eta kezkatzen hasi zen Aratz. Suedian bizi den arrebarekin harremanetan ere jarri da, baina ez dute emaitzarik lortu.

Maider Arostegi giza-laguntzan jarduten duen alegiarra zonalde berean dago eta haren berririk ere ez da. Irakurtzen eta entzuten diren berriekin, soldadutzarako haurrak eurenganatzen ari direla ikusita, eta Awet gerrarako sasoiko dagoela ikusita, oso kezkatuta mintzatu da Imaz Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.