Itxi

Efemerideak

Abenduak 13, Santa Lutzi eguna

Abenduaren 13 batez txapela jantzitako hiru bertsolari handi

Bertsolaritzari begira jarri da Joxe Juan Ugalde abenduaren 13ko efemeride honetan. "Lazkao Txiki"k, Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek jantzi zuten txapela, abenduak 13 zituela.

  • Maialen Lujanbio, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, txapela jantzita.

    Maialen Lujanbio, 2017ko Txapelketako txapela jantzita.

    4:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

1954an, jantzi zuen Joxe Miguel Iztuetak, "Lazkao Txikik" Gipuzkoako txapela Tolosan jokatutako finalean. Orduan, Euskaltzaindiak antolatu zuen txapelketa. 2009ko abenduaren 13an berriz, Barakaldoko BEC-en jokatu zen Euskal Herriko Bertsoari Txapelketan Maialen Lujanbio izan zen garaile. Final hartan bigarren geratu zenak, Amets Arzallusek, lau rute geroago, 2013ko abenduaren 13an jantzi zuen txapel nagusia.

Aitzakia hauxe baliatuz, Lazkao Txikiren ispilu aurreko bertsoaldia berreskuratu nahi izan dugu,  Lujanbioren eta Arzallusen finaletako azken agurrak ere.