Itxi

Zientzia gosaria

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Hormigoiarekin miraria lortu nahi duen proiektua

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, hormigoia berotegi efektuaren aurka erabiltzea helburu duen ikerketaz.

  • Hormigoiez egindako errepide multzoa.

    Hormigoiez egindako errepide multzoa.

    11:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jorge Sanchez Dolado Donostiako Materialen Fisika Zentroko ikerlariak gidatutako nazioarteko proiektuak 3 miloi euroko dirulaguntza jaso berri du Europako Batzordetik. Izenak berak adierazten duen bezala, helburu zaila duen ikerketa proiektua da ´Miracle´ deitu dutena. Hormigoiaren propietateak aldatu nahi dituzte, berotegi efektuaren aurkako osagai bihurtu dadin. Beste era batera esanda,  eguzki izpiak atmosferatik kanpora bidaltzeko gaitasuna izan dezala hormigoiak. Miraria dirudi, ezta?

Xehetasunak, Idoia Mujikak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz