Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA - ARATZ IMAZ

Aratz Imaz: "Tigray-en egoera zaila bada ere, Awet eta etxekoak ongi daude"

Awet Gebremedhin-en lagunek haren berri izan dute orain dela gutxi. Ongi daude, baina emaztea eta seme jaio berria ekarri nahi ditu modu legalean. Tigray-eko gerrak, ordea, zaildu egin du prozesua.

  • Awet Gebremedhin, hilabete eman du desagertuta. Lagunek jakin dute bera ta senideak ongi daudela.

    Awet Gebremedhin

    4:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eritrean, Etiopiako mugan jaio zen Awet, familia txiro batean. Bizikletan ibiltzeari ekin zion eta hain zen ona, non 2013an Etiopiako selekzioan sartu eta haren bidez Florentziara etorri zen lasterketa batera. Bide batez, hango egoeraren zailtasuna zela eta, hemen gelditu zen. Horrela, 2016an Idiazabalera iritsi zen gobernuz kanpoko erakunde batek zuen taldean entrenatu eta afizionatuen lasterketetan parte hartzeko. Eta Etiopiako selekziora ailegatu zen bezalaxe egin zuen salto profesionaletara.

Orain dela ez asko, urriaren amaieran, bere emazte eta seme jaio berria hona ekarri nahian, Etiopiako Tigray probintziara joan zen bueltan. Azken hilabetean bere berririk gabe zeuden Idiazabalen, baina gaur Aratz Imaz lagunarekin hitz egin dugu Goiz Kronikan: Awetekin hitzegiteko aukera izan dute. Gerrak darrai Tigrayko probintzian eta egoera erreza ezpada ere, Awet eta haren familia ongi daude. Bere plana emaztea eta seme jaio berria legalki ekartzea da orain, eta beraz, nahiz ta burokrazia konplexua izan gerra garaian, han gelditzeko asmoa du korapilo hau ebaztu arte.