Efemerideak
URTARRILAK 3
Denis Clément Duhour: arteen munduan ibili zen angeluar olinpikoa
37 urte dira Clément Duhour hil zenetik. Bizi oparoa izandakoa, disko eta pisu jaurtiketa txapelketetan hartu zuen parte, baita irabazi ere. Kirolaz gain, zazpigarren artean ere utzi zuen marka.
-
Clément Duhour angeluarrak produzitutako filmetako bat.
4:26 min
Denis Clément Duhour Angelun jaio zen kirolari eta arte gizona izan zen. Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte 1932. urtean disko eta pisu jaurtiketa modalitatean, urtebete beranduago Frantziako pisu jaurtiketa irabazlea izateko. 1942. urtean sartu zinema munduan, Jacques Becker handiak Dernier Atout filmean rol bat eskeini zion arte. Hogei bat filmetan azaldu zen Duhour, eta hortaz gain ere, ahotsari eman zion: abeslari gisa aritu zen, adibidez, Paris chante toujours lanean, bai eta Pariseko music-hall eta kabareteetan ere.