Goiz kronika asteburua
Gazte migranteei laguntza
Zapata solidarioak
Xabier Urteaga | EiTB Media
Donostiako Colo-Colo zapata-dendak lau mila zapata pare eman dizkio Harrera Sareari,lortutako dirua gazte migranteei laguntzeko erabiliko dute.
-
Lau mila zapata pare jarri dituzte salgai
3:41 min
Duela lau urte itxi zuten Donostiako Colo-Colo zapata-denda. Lokalari beste erabilpen bat eman behar diote, eta apaletan eta biltegian zituzten oinetakoak Harrera Sareari ematea erabaki dute jabeek. Talde horrek azoka solidarioa antolatu du, zapatekin lortutako dirua gazte migranteei laguntzeko erabiliko dute Garazi Montuschi Harrera Sareko bountarioak azaldu duenez.
Harrera Sareak, astero, 150 elikagai sorta banatzen ditu behar gehien dutenen artean. Pandemia hasi zenetik hirukoiztu egin da kopurua. Egunotan, gainera, hotzari aurre egiteko butano bonbonak betetzen ere laguntzen diete.